XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baina ba al dakizu zer gertatu zen?

Gidariak burua mugitu zuen.

- Ba, zazpigarren kapituluan kotxe istripu batean hil egin zela.

Kotxea suak hartu zuen eta inoiz ez zuten gorpua aurkitu.

- Hara, hara.

- Bolada batean pentsatu izan nuen ez zela benetan hilko, eta txikitutako kotxetik irtenda hor zehar amnesiak jota ibiliko zela.

Baina hiru urte badira, eta hortaz, ez dut uste hori gertatuko denik.

- Ez du ematen.

- Bi alaba ditut -Warreni zeharka begiratu zion-.

Besteak zerean kantatzen du...

Ene, gure geltokia hemen da eta.

Amona zutik jarri zen eta Warrenek jarraitu egin zion. Mailak arretaz jaitsi zituen.

- Ez nabil hanketatik ongi -argitu zion gidariari.

- Ez dago presarik -erantsi hark.

Piperrautsen etxera inguratu bitartean, amonak autobus gidariez hitz egin zuen.

Gustoko zituen.

Autobusean berrogeita hamar urtez ibili eta gero, inork ez zion purrustadarik bota.